Home / Series / Itxaso / Aired Order /

All Seasons

Season 1

  • S01E01 Urteko egunik luzeena

    • September 28, 2023

    Itxasok 17 urte ditu eta Mexiko DFn bizi izan da beti, bere ama Elenerekin. Elene minbiziak jota hil egingo da hilabete gutxiren buruan, eta orduantxe hautsiko da harreman berezi hori. Egun batetik bestera, Itxasok Donibanera, aitaren herrira, joan beharko du.

  • S01E02 Ez atzera, ez aurrera

    • September 28, 2023

    Mexiko DFtik Donibanera heldu ondoren, Itxasorentzat ez da lan erraza izango bizileku berrira ohitzea, bizimodua zeharo desberdina delako. Bere aitarekin, ondo konpontzeko lanak izango ditu eta ez du inor ezagutzen herrian.

  • S01E03 Eten-puntua

    • September 28, 2023

    Mikel bere diru guztiarekin geratu zela jakin ondoren, Itxaso eta bien arteko harremana hautsi egingo da. Mikel saiatuko da Itxasori azaltzen dirua gorde nahi duela eta ez gastatu, baina Itxasok ez dio sinetsiko.

  • S01E04 Burbuila

    • September 28, 2023

    Peiok eta Aintzanek proposamen bat egin diote Mikeli: Donibane Surf Cup Txapelketa berriro antolatzea. Hasieran, Mikelek ez du argi ikusten, baina berehala konturatuko da aukera bikaina izan daitekeela zenbait ikaslerentzat.

  • S01E05 Iluntzea

    • September 28, 2023

    Itxasoren eta Mikelen arteko harremana gero eta hobea da. Pixkanaka, badirudi elkar ulertzen hasiak direla. Itxaso bere kabuz ahaleginduko da surf egiten ikasten, baina azkenean Mikelek lagunduko dio egun batean.

  • S01E06 24 ordu

    • September 28, 2023

    Itxasok Iparraldeko surf erakustaldira lagunduko die Mikeli eta Urkori. Itxaso eta Urko elkarrengana gehiago hurbilduko dira, eta, lehen aldiz, elkarri musu eman eta gaua elkarrekin pasako dute. Ezin dira zoriontsuagoak izan. Baina laster okertuko dira gauzak.

  • S01E07 Hiru hirurogei

    • September 28, 2023

    Urko buru-belarri sartu da Peioren talde kriminalean. Hainbat dendatan dirua zuritzeaz arduratzen den gazteetako bat da. Urkok ez du beste aukerarik izan, Iparraldeko surf erakustalditik ekarri behar zuen drogarekin galdutako diru guztia zor baitio Peiori.

  • S01E08 Blessing in Disguise

    • September 28, 2023

    Donibane Surf Cup Txapelketa martxan da azkenean. Herrian izan den ekitaldirik garrantzitsuena da. Gainera, Peiorekin gertatu dena gertatu arren, Urkok lehian parte hartuko du. Berak ez daki Peioren xantaia onartu duela bera salbatzeko, eta diru asko zuritu beharko duela Mikelek.